Otsailaren 21ean izango da, gaur egun udal euskaltegia dagoen berdegunean
![](https://dot.eus/wp-content/uploads/2025/02/Muruetatorre-500x281.jpg)
DURANGO | Euskadiren historia, nortasuna eta balio demokratikoen ikurra da Gernikako Arbola eta sinbolismo hori indartzeko, Durangoko Udalak Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko du datorren otsailaren 21ean, ostiralean, 11:00etan, Muruetatorre jauregiaren aurrean dagoen berdegunean, gaur egun udal euskaltegia den lekuan. Urte askoan, Gernikako Arbolaren beste kimu bat egon zen toki berean.
Ekimen hau Udalak sustatu eta Bizkaiko Batzar Nagusiek babestu dute, eta bertan izango dira Durangoko alkatea, Mireia Elkorobire, udal korporazioko kideak eta Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkariak, Gernikako Arbolaren erakunde-arduraduna.
Kimu berria landatu ondoren, oroigarri-plaka bat jarriko da ondoan. Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldian parte hartzera eta Durangorentzat esanguratsua izango den une honen lekuko izatera.