Irazolako ur-sarearen instalazioa amaitzen denean, abadiñar guztiek izango dute hornidura beren etxeetan
ABADIÑO | Abadiñoko Udalak aurrerapausoak eman ditu herri osoa urez hornitzeko helburuan. Izan ere, dagoeneko hasi dira Gerediaga auzoko ur-hornidurako sarea handitzeko lanak. Ekainean lehiaketa publikoa egin zen eta plana zehaztu ondoren, azaroan hornidura lanak hasi dira. Kontratuan adierazten den bezala, enpresak saneamendu-lanak, ura banatzeko hodiekin lotutako lanak eta ura bideratzeko obra osagarriak egingo ditu.
Guztira, hornidura hamahiru etxebizitzaraino luzatuko da. Horietako bat Iurretan dago, eta bi udalak akordio batera iritsi dira Iurretak etxebizitza hori hornitzeko kostua bere gain har dezan. Proiektuaren % 52 Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak emandako dirulaguntzarekin finantzatuko da.
Rafa Bilbao Landa Auzoetako eta Basoetako zinegotziaren hitzetan, “Gobernu Taldearen helburu nagusietako bat betetzen ari gara: bizilagun guztiek oinarrizko horniduretarako sarbidea izatea, hala nola ur-hornidurarako. Proiektua 2024-2025 urteetan Legealdiko Agendan egin beharreko lanen zerrendan sartu zen, eta lanak 2024ko udazkenean hasi dira. Beraz, epeak beteko ditugu, eta Irazolako sarean ur-hornidurarik ez dagoenean, abadiñar guztiek izango dute hornidura euren etxebizitzetan “.