DOT Durangaldea

Gaztañerre solidarioa Berrizen, Sahararako elikagai bilketa

Azaroaren 15ean izango da, 19:00etan, Olakueta plazan

Gaztañerre en la plaza Olakueta este sábado

BERRIZ | Datorren zapatuan azaroaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan hasita, Berrizek bere ohiko Gaztañerre jaia ospatuko du Olakueta plazan, gaztaina erreen dastaketa eta elkartasun ekintza uztartuz.

Partaidetzarako Udal Kontseiluak antolatuta, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpalekuetarako elikagai ez galkorrak biltzeko kanpaina bat egingo da.

Bertaratzen direnek gaztaina batzuengatik elikagai pakete bat trukatu ahal izango dute, baldintza eskasetan bizi diren milaka sahararren aldeko keinu batean.

Nahiz eta dohaintza ez den derrigorrezkoa parte hartzeko, Partaidetza Kontseiluak parte hartzera animatzen ditu lagundu dezaketenak, edozein ekarpen erabakigarria baita Saharako kanpalekuetan laguntza horren zain dauden milaka pertsonentzat.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top