Tenperaturak baxuagoak izango dira, udazkeneko itxura mantenduko da
DURANGO | Osteguneko lehen orduetan zerua lainotuta egongo da eta oraindik euri txikia egingo du, baina goizean zehar atertu egingo du eta ostarteak irekiko dira. Arratsaldea eguzkitsua izango da, goi-hodeiak egon arren. Haizea ere aldatuz joango da, hasieran ipar-mendebaldetik joko du eta gainerako orduetan hegoaldetik. Tenperaturak baxuagoak izango dira, baina kantauri isurialdean udazkeneko itxurari eutsiko diote; minimoak egunaren amaieran izango dira.