DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Gaur ere eguraldi aldakorra izango dugu Durangaldean

Tenperaturak gora egingo du apur bat

Gaur ere eguraldi aldakorra izango dugu IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Gaur ere eguraldi aldakorra izango dugu, hego-mendebaldeko haizearekin, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Haizea harrotu egingo da, bereziki mendi inguruetan, eta tarteka enbarazu egingo du. Zeruan erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira, baina une askotan giroa argia izango da. Goizean goiz eta egunaren amaieran euri apur bat egin dezake, baina egunez bustitzeko probabilitatea nahikoa txikia izango da. Kantauri isurialdean tenperaturak gora egingo du apur bat.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top