Eguzkia nagusi izango da hurrengo egunetan Durangaldean

EGURALDIA | Gaur erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko dira, batez ere eguerditik aurrera, baina giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu orokorrean. Tenperatura maximoetan aldaketa handirik ez dugu izango; Kantauri isurialdeko altuenak 20 ºC ingurukoak izango dira, Mediterraneo isurialdekoak, aldiz, 15 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin; arratsaldean kostaldean brisa ibil daiteke.


