DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Gatibu, Tanxugueiras, Süne, Izaro eta Esne Beltza, Zornotzako jaietan

Kaotiko, Mikel Urdangarin, En Esenzia, Benetan be, Nía Caro, Nils Van Zandt eta beste hainbat artista ere arituko dira Amorebieta-Etxanoko jaietan

Guztira 23 kontzertu eskainiko dira
Guztira 23 kontzertu eskainiko dira

AMOREBIETA-ETXANO | Gero eta gutxiago geratzen da uda iristeko, baita Amorebieta-Etxanoko jaiak ere. Horregatik, Udala 2024ko Karmengo eta Santanatxuko jaien antolakuntzan murgilduta dago, eta gaur eman du jai horietarako antolatu dituen kontzertuen programaren berri.

Guztira 23 kontzertu eskainiko dira, gustu eta kolore guztietakoak, haur, nerabe, gazte eta helduentzat. Kontzertuen artean, Gatibu, Esne Beltza, Izaro, Kaotiko, Mikel Urdangarin, En Esenzia, Benetan Be, Süne, Tanxugueiras edo Nía Caro eta Nils Van Zandt bezalako DJak nabarmentzen dira. Horiei Megastar FM irratiaren eskutik bereziki gazteei zuzendutako kontzertu ugari gehituko zaizkie.

Aurtengo egitarauak hainbat musika estilo batzen ditu zornotzarrei musika aukera zabala eta anitza eskaintzeko. Horretarako, joan den urtearen amaieran, Amorebieta-Etxanoko Udalak, Jai Batzordearekin lankidetzan, galdetegi publiko bat prestatu zuen herritarrei zuzenduta, Karmengo eta Santanatxu 2024ko jaietako kontzertuetarako proposamenak eta iradokizunak jasotzeko, herritar guztien interesak eta gustuak islatuko zituen jai-programa bat diseinatzeko.

Hauxe da kontzertuen egitarau osoa:

Uztailak 15: Gatibu – Akerbeltz – Micky
Uztailak 16: Seiren
Uztailak 19: Eztandap – Izaro
Uztailak 20: Esenzian – Tanxugueiras – Pary & Tiza
Uztailak 21: Benetan be
Uztailak 23: Mikel Urdangarin
Uztailak 24: Hamarkada harrigarria – Esne Beltza – Zutik
Uztailak 25: Lehian
Uztailak 26: Elegancia Mexicana Mariachi Imperial – Süne – J Martina
Uztailak 27: Adexe eta Nau – Cesar AC – Hilario – Nía Caro – Nils Van Zandt – Superkremailerak – Kaotiko

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top