DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Garazi Etxebarriak Endika Fernandez ordezkatuko du Mañariko zinegotzi berri gisa

Kargua “ilusioz eta lan egiteko gogoz” hartuko duela agindu du

Garazi Etxebarria Bizkarra, Mañariko zinegotzi berria

MAÑARIA | Azaroko Ohiko Osoko Bilkuraz geroztik, Endika Fernandez Amesti zinegotziak ez du bere karguan jarraituko. 2023ko ekainean sartu zen zinegotzi Fernandez, eta orain arte Ogasuneko Batzordeburu lanak egin ditu, eta Urkiolako Parke Naturaleko organoan ordezkari legez aritu da.
Fernandezen ordez Garazi Etxebarria Bizkarrak hartuko du kargua. Fernandezek “zorterik onena” opa dio zinegotzi berriari, eta Etxebarriak kargua “ilusioz eta lan egiteko gogoz” hartuko duela adierazi du. Etxebarriak abenduko Bilkuran hartu zuen kargua.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top