DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Garaik komun publiko bat jarriko du San Migel auzoan

Lizitazio prozesua irailean amaituta egotea aurreikusita dago

Obrak udazkenean hasiko dira

GARAI |  Udalak 2025eko uztailaren 9an eginiko osoko bilkuran, udalerrian komun publiko autogarbikorra instalatzeko eta mantentzeko proiektua, bai eta lizitazio prozesua bideratzeko plegu administratiboak eta teknikoak ere, onetsi zituen.

Jakina denez, Garaiko Udalak 2025. urteko aurrekontuen barruan jaso zuen komun publiko autogarbikorra instalatzeko egitasmoa. Horiek horrela, komun publikoa kokatzeko eremu posibleak aztertu, proiektua prestatu eta aurrekontuak zehaztu dira. Kokagunea erabakitzeko hiru eremu aztertu dira (plaza, udaletxearen behealdea eta San Migel auzoan dagoen elektrolineraren ondoko espazioa). Azkenean, urbanizatutako espazioan ahalik eta trabarik txikiena eragiteko asmoz eta erabiltzaileen irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko, bai eta ur hornidura, estolderia eta erabilgarritasuna kontuan hartuta, San Migel auzoko herriko plazaren ondoko umeen jolas-eremuaren alboan instalatzea hobetsi da. Ondo bidez, lizitazio prozesua irailean amaituta egotea aurreikusita dago. Horiek horrela, obrak udazkenean hasiko bide dira.

Obrak amaitzeko, hiru hilabeteko denbora-tartea begiz jo da. Egitasmo hori gauzatzeko, Garaiko Udalak 83.668,87 euro erabiliko ditu (BEZ barne). Amaitzeko, azpiegitura berri hori eraikitzeko, Garaiko Udalak 50.000 euroko dirulaguntza erdietsi du Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top