22 eta 4 irabazi zuen Eneko Gorostidiren aurka joan den ostiralean Donostiako Atano III .a pilotalekuan jokatutako partidan

ATXONDO | Faben Ituarte atxondarra eskuz banakako Gipuzkoako txapeldun izendatu zen senior mailan, joan den ostiralean jokatu zen partidan. Donostiako Atano III .a pilotalekuan jokatutako finalean 22 eta 4 irabazi zuen Eneko Gorostidiren aurka. “Txapelketa gogorra izan da, baina une txarretan buelta ematen jakin behar da”, aitortu zuen Ituartek partidaren ostean.