Ezkurdi KT taldeak 15 talde eta 300 jokalari baino gehiago aurkeztu ditu 2025-26 denboraldiari begira

FUTBOL | Ezkurdi KT taldeak 2025-26 denboraldirako talde guztien aurkezpen ofiziala egin du ostiral honetan. Ekitaldian 300 jokalarik baino gehiagok parte hartu dute, klubeko 15 taldeetan: 5 emakumezko eta 10 gizonezko.
Ezkurdik hazten jarraitzen du, bai kirol arloan, bai arlo sozialean. Denboraldi bakoitzean jokalarien kopuruak gora egiten du, eta horrek kluba eskualdeko futbolaren erreferente bihurtzen du.
Zuzendaritzaren esanetan, helburua hazkunde horri eustea eta kirolaren bidez balioen eraketa indartzea da: “Hazten jarraitu nahi dugu, baina betiere futbolaren bidez pertsonak prestatzeko ideiarekin”.