DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ezegonkortasun gutxiago iganderako, zaparrada batekin

Arratsaldean hodei geruza trinkotu egingo da eta zaparradak egingo ditu

Urdingune batzuk ere agertuko dira gaur GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Igande arratsaldean ezegonkortasunarekin jarraituko dugu. Goizean hodeitza aldakorra izango da; zenbait momentutan hodeiak gailenduko dira eta zaparrada bakanen bat bota dezake, baina beste une askotan ateri egongo da eta urdingune batzuk ere agertuko dira. Arratsaldean hodei geruza trinkotu egingo da eta zaparradak egingo ditu, zenbait tokitan trumoitsuak izan daitezke. Mendebaldeko eta iparraldeko haizea ibiliko da eta eguneko tenperatura apur bat jaitsiko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top