Altuenak 35 ºC ingurukoak izango dira berriro

EGURALDIA | Larunbatean eguraldiak berdintsu jarraituko du. Tenperatura gutxi igo daiteke, baina kostaldeko maximoak 30 ºC-tik beherakoak izango dira oraindik; barnealdeko altuenak 35 ºC ingurukoak izango dira berriro. Goizean giro eguzkitsua izango da nagusi, Kantauri isurialdean behe-hodei batzuekin egunaren hasieran. Arratsaldean bero-hodeiak ugaritu egingo dira eta ekaitzak jo dezake. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada oso gogor batzuekin; kostaldean brisa ibiliko da. Arratsaldean Kantauri isurialdean eta Mediterraneo isurialdeko zenbait tokitan haizeak iparraldetik jo dezake tarteka.


