Trenbidea itxita dago bi noranzkoetan, eta Euskotrenek autobus zerbitzu alternatiboa jarriko du martxan eragindako zatian
DURANGALDEA | Tren bat errailetik atera da Usansolo parean eta trenbidea itxita dago bi noranzkoetan. Dirudienez, lur-jausi batek eragin du istripua.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu du ez dela inor zauritu, baina Euskotrenen gertuko iturrien arabera, litekeena da zauritu arin bat egotea. Bidaiari guztiak euren kabuz atera dira eta oinez joan dira Usansoloko geltokira, istripua izan den lekutik 300 metrora.
Istripuak atzerapenak eragin ditu trenetan, eta Euskotrenek iragarri du autobus zerbitzu alternatibo bat jarriko duela martxan tartean.
Servicio alternativo de autobús en el tramo afectado. https://t.co/aHy1y9SWXN
— Euskotren (@euskotren) December 16, 2024