DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Euskalmetek laranjara igo du igande eta astelehenerako euriteen abisua

Metro koadroko 80 litro pilatzea espero da hurrengo egunetan

Irudian goizean Arkotxa kalean jausi den zuhaitza

EGURALDIA | Abisu horia laranjara pasatuko da igandean eta astelehenean, Bizkaian euri-jasa iraunkorrak espero direlako; izan ere, metro koadroko 80 litro pilatu daitezke. Horri gehitu behar zaizkio haizeagatik eta elurragatik datozen egunetan 800 metro inguruan kokatuko diren abisuak. Denboralea nabaritu da gaur goizean Durangon, haize-bolada gogorrek zuhaitz batzuk bota baitituzte, Arkotxa kaleko Madalena auzoko argazkian ikus daitekeenez. Azokaren egun hauetan, jende asko igarotzen da inguru horretatik, baina ez da inor zauritu.

Igandean ere antzera jarraituko dugu. Zerua estalita egongo da eta prezipitazioak ugariak izango dira. Elur-kota 800-1000 metro inguruan kokatuko da, eta ez da baztertzen 800 metrotik behera elurra ikustea ekialdeko zenbait tokitan. Gainera, trumoi-ekaitzak jo dezake eta txingorra ere bota dezake. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, batez ere egunaren lehen partean, eta tenperatura maximoak 7-11 ºC ingurukoak izango dira. Mendi inguruetan izotza egingo du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top