DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Euskalmetek abisu laranja mantentzen du 40 graduko tenperaturagatik

Bestalde, AEMETek abisu gorria aktibatuko du 13:00etatik 21:00etara

Abisuak tenperatura altuengatik igande honetarako
Abisuak tenperatura altuengatik igande honetarako

EGURALDIA | Gaur udako egunik beroenetakoa izan daiteke. Atzo abisu horiak aktibatu baziren 30 gradutik gorako tenperaturengatik, gaurkorako laranja aktibatuko da, Euskalmetengatik, eta gorria AEMET-Espainiako Meteorologia Agentziagatik-. Merkurioa 40 gradu ingurukoa izango da, edo Durangaldeko zenbait tokitan marka hori gaindituko da.

Igandea beroa itogarria izango da leku guztietan. Hego-ekialdeko haizearen etorrerarekin, tenperaturak nabarmen egingo du gora. Maximoak 40 ºC-tik gorakoak ere izan daitezke, lurraldeko leku askotan. Hala ere, arratsalde-gauean litekeena da haizeak ipar-mendebaldera egitea, mendebaldetik ekialdera, eta geroago barnealdera. Haizearen norabidearen aldaketa honekin, tenperaturak nabarmen egingo du behera gauean. Lurraldearen hegoaldean, ordea, litekeena da iparraldeko haize hori ia ez nabaritzea, eta, beraz, bero egiten jarraituko luke. Eguzkitsu egongo da, eta zaparradaren bat edo beste bota dezake.

Igande honetarako iragarrita dauden tenperaturak Euskal Herrian
Igande honetarako iragarrita dauden tenperaturak Euskal Herrian
Gaurko eta biharko iragarpena Durangaldean
Eguraldi iragarpena Durangaldean

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top