DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Euskal musika tradizionala, txistua eta jazza, Durangoko Hiruzulo jaialdian

Larunbatean izango da eta “Ache pa ti” talde nafarraren emanaldi berezia izango da

Hiruzolo Jaialdiaren aurkezpen ekitaldia

DURANGO | Larunbatean, martxoak 15, Hiruzulo Folk jaialdiaren hirugarren edizioa hartuko du Durangok. Musika hitzordu hau txistuaren eta hiru zuloko beste flauta batzuen horizonteak zabaltzeko helburuarekin sortu zen, musika estilo berrietan integratuz.

Jaizale Durangaldeko Txistularien elkarteak Durangoko Udalaren, San Agustin Kultur Gunearen, Gualbi enpresaren eta Baqué Kafeen babesarekin antolatutako ekitaldia da. Aurten, Hiruzulo 2025ek Ache pa ti talde nafarraren parte hartze berezia izango du, euskal musika tradizionala eta jazz latinoa uztartzen dituena. 2002an Iruñean sortua, taldeak “euskokubatar” kontzeptua finkatu du, txistuaren soinua dimentsio berrietara eramanez. Aunitz Urtez (2019) eta Bilakatzen (2023) disko-lanetan, txistua eta Karibeko zortzikoa, Mexikoko zapateatua eta Pirinioetako doinuak uztartu dituzte. Kontzertua 19:00etan izango da San Agustín Kultur Gunean.

Gainera, martxoaren 23an, igandea, Zaldibar izango da Durangaldeko Txistularien Egunaren 69. edizioaren agertokia. Egun horretan, 80 musikari inguru bilduko dira, txistulari, abesbatza kantari eta metal musikarien artean, eskualdeko musika aberastasuna ospatzeko.

Jaizale elkarteak azpimarratu duenez, Bartolome Ertzilla Musika Eskolako musikari gazteen parte-hartzeari esker, jaialdiak hazten jarraitzen du, eta txistuaren belaunaldien arteko erreleboa ziurtatzen du. Urte osoan zehar, taldeak presentzia aktiboa du Durangoko bizitza kulturalean, kalejiretan, Gabonetako kontzertuetan, San Faustoetan, inauterietan eta adinekoen egoitzetan parte hartuz, musika hurbiltzeko.

Paule Sanchez Astarloa Kulturgintzako lehendakari eta Kultura zinegotziak nabarmendu duenez, “Hiruzuloren hirugarren edizioak eta Durangaldeko Txistularien Egunaren 69. edizioak euskal kultura zaintzeko eta sustatzeko dugun konpromisoa islatzen dute. Ekitaldi hauek, gure tradizio musikala bizirik mantentzeaz gain, txisturako eta flauten familiako beste instrumentu batzuetarako ate berriak irekitzen dituzte. Biziki eskertzen diot Jaizale elkarteari, antolatzaile eta boluntario guztiei, egindako ahaleginagatik eta dedikazioagatik. Durangoko Udalaren izenean, animatu herritarrak euskal musikaz, topaketaz eta ospakizunaz gozatzera”.

Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatzen dituzte Hiruzulo 2025 ekitaldian parte hartzera, txistuaren inguruko tradizioa eta berrikuntza batzen dituen ekitaldian.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top