Elur-kotak arratsaldean behera egingo du eta gauean 800-1000 m inguruan egongo da
EGURALDIA | Larunbatean prezipitazioa, haizea eta tenperaturaren jaitsiera izango dira protagonistak. Goizean goiz haizea ipar-mendebaldetik finkatu eta zakartu egingo da, enbarazu egingo du egun osoan, batez ere itsasertzetik hurbil dauden tokietan, bolada oso gogorrekin. Zerua estalita egongo da eta goizean goizetik egun amaierara arte espero dugu prezipitazioa. Elur-kotak arratsaldean behera egingo du eta gauean 800-1000 m inguruan egongo da. Tenperatura maximoak 10-14 ºC artean egongo dira, baina leku askotan lehen orduetan neurtuko dira; ondoren hoztera egingo du. Ez da baztertzen egunaren amaieran ekaitzak jo dezakeenik, batez ere iparraldean.