DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostiraleko hodeiek asteburu eguzkitsua ekarriko dute gau hotzekin

Tenperatura maximoak gradu batzuk igoko dira, eta 20 graduren bueltan izango dira

Prezipitazioak egunaren lehen zatian GRAFISMOA: Unai García
Gaur euriteak baretuko dira arratsaldetik aurrera GRAFISMO: Unai García

EGURALDIA | Asteburuan, egun gris eta euritsuen ondoren, egun lasai eta eguzkitsuak datoz, eta tenperaturak apur bat gora egingo du, 20 graduren bueltan. Gaur, ostirala, hodeiak ugariak izango dira, baina orduek aurrera egin ahala, batez ere arratsaldean, hobera egingo du.

Ostirala, hobekuntza

Ostiralean hobera egingo du orduek aurrera egin ahala. Egunaren lehen partean zerua estalita egongo da eta tarteka zaparrada batzuk botako ditu; arratsaldean, berriz, atertu egingo du eta ostarteak zabaltzen hasiko dira. Eguneko tenperatura freskoekin jarraituko dugu, eta minimoak egunaren azken orduetan erregistratuko dira berriro. Gaua hotza izango da. Iparraldeko eta ipar-ekialdeko haizea.

Durangaldean astebururako aurreikusitako denbora
Durangaldean astebururako aurreikusitako denbora

Larunbata, eguzkitsua

Larunbatean eguzkia eta tenperatura maximoen igoera. Egunsentia hotza eta lainotsua izango da. Minimoak bost gradutik beherakoak izan daitezke barnealdeko zenbait puntutan. Goizean zehar eguzkiak giroa epelduko du eta eguerdi partean termometroak 20-22 graduren bueltan ibiliko dira. Ekialdeko eta ipar-ekialdeko haizeak joko du. Iluntzean tenperaturak behera egingo du berriro.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top