Lanak publikoaren saria ere jaso du
AMOREBIETA-ETXANO | Igande honetan, uztailaren 6an, berriro ospatu zen Enrike Renteria pintura lehiaketa.
Sociedad Artístico Cultural Zornoza antolatuta eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, Enrike Renteria pintura lehiaketa aurten bere bi modalitatetan egin da:
- Herriko balkoietan zintzilik ikusgai egongo diren loneta margotuak
- Zuzeneko pintura. Herrian, lehiaketaren antolatzaileek ezarritako gune batean, artistek beren lanak zuzenean margotzen dituzte,.
Zintzilik
Zintzilik modalitateari dagokionez, 22 lan dira lehiaketara aurkeztu direnak eta Zornotzako Herriko Plazako balkoietan ikusgai daudenak.
Aurtengo lanak Sociedad Deportiva Amorebieta-ren inguruko gaiak jorratzen dute, bere mendeurreneko ospakizunekin bat egiteko
Herriko 4 artistak osatutako epaimahaiak baloratu ondoren, aurtengo edizioan saritutako Zintzilik sariak honako hauek izan dira:

- saria: “Idilioa Urritxen” de Esther Diana Artabe – Amorebieta
Nabarmentzekoa da lan honetan artistak egiten duen keinu bikoitza.
Alde batetik, Aurelio Artetak 1914an margotutako “Idilio en los campos de sport” margolan ezaguna hartzen du oinarri, “Pichichi y su novia” izenez ezaguna.
Eta bestetik, “Untzetamendi” koadroa, 1923an Enrike Renteriak, lehiaketa honi izena ematen dion herriko artistak margotua, aipatutako mendia eta Aramotz mendikatea irudikatzen duena.
Bi elementu horiek Zintzilik honetan konbinatzen dira, idilioa Urritxeko barandan eta atzean Aramotz mendilerroa ikusten dela gertatzen baita.
- saria: “Fondo Urritxe” de Aurora Campillo Villar – Astillero (Cantabria)
- saria: “Denon Artean” “Larrea eskolako eskulan taldea” egindako lana. Larrea Eskola Publikoko neska-mutilak egindako lana – Amorebieta
Bestalde, Zornotzarrek Zelaieta Zentroko hautestontzian emandako botoen bidez (259 bozka guztira), honako lan hau ere publikoaren saria jaso du:
- Ikusleen saria: “Idilioa Urritxen” de Esther Diana Artabe – Amorebieta
Aurten lehiaketara aurkeztu diren Zintzilik-ez gain, aurreko edizioetako 167 Zintzilik banatu dira eta Amorebieta-Etxanoko kaleetako balkoietan zintzilikatuta daude.
Zintzilik guztiak uztailaren 28-rarte egongo dira ikusgai.
Pintura lehiaketa
Igande honetan, uztailaren 6an, goizeko 9etatik aurrera zuzeneko pintura lehiaketa ospatu da.
Guztira 15 artistak, horietako batzuk Euskal Herritik kanpokoak, antolakuntzak aurten prestatutako gunean beren lanak egin zituzten.
Horrela, goizean zehar, artistak eta Amorebieta-Etxanoko herritarrak Kalbario Plaza eta Eleizako zubia arteko eremuan nahastu ziren.

Pinturan adituak diren 4 laguneko epaimahai batek aurkeztutako lanen balorazioa egin zuen, eta honako hauek saritu ziren:
- saria. Juan Carlos Lang. Bilbao.
- saria. Carlos Espiga. Bilbao.
- saria. Maria José Escuder. Cerdanyola del Valles (Catalunya).
- saria. Lucio Fernández de Miguel. Gasteiz.
- saria. Ricardo Azkargorta. Bergara
- saria. Jose Antonio Jiménez. Astillero (Cantabria).
Gainera, epaimahaiak “Accésit” batekin herriko lanik onena saritzea erabaki zuen, honako hau sariduna izanda:
Herriko obra onenaren akzesita. Alex Gabriel Lebuh. Amorebieta-Etxano.
Bi modalitateetako saridunei sariak emateko ekitaldia arratsaldeko 6etan egin zen Zelaieta Zentroko Auditoriumean.
Sociedad Artístico Cultural Zornoza-k Ainhoa Salterain (Amorebieta-Etxanoko Alkatea), Koldo Bilbao (Kultura eta Kirol zinegotzia), Jon Larrea (Sociedfad Deportiva Amorebietaren lehendakaria) eta Bego Renteriaren, pintura-lehiaketa honi izena ematen dion Enrike Renteria herriko artistaren alaba, laguntza izan zuen sariak banatzeko orduan.
Saritutako lanak uztailan Zelaieta Zentroan daude ikusgai eta interesatuek eskaintza bidez eros ditzakete. Bildutako kopurua helburu sozialetarako erabiliko da.
Elkartasun Ekintza
Pintura lehiaketaren ospakizunarekin batera, Herriko Plazan Enrike Renteria pintura lehiaketaren aurreko edizioetan saritutako koadroak ikusgai izan dira.
Obrak prezio merkeetan erosi ahal izan dira eta bildutako guztia AIDAEri (Amorebieta-Etxanoko Ezinduen Integratzeko Elkartea) bideratu zaio.
Guztira 9 koadro saldu dira eta, horri esker, 920 euro bildu dira AIDAErentzat.