DOT Durangaldea

Erromeriak, koplak, disko-festa eta Surrandiak Durangon Inauteriak ospatzeko

Kriskitin Dantza Taldearen eskutik, Durangok berreskuratu den Surrandis eta hartzaren kalejiraz gozatu eta bertan parte hartu ahal izango da

Aurten, otsailaren 12tik 17ra ospatuko dira

DURANGO | Durangoko kaleak kolorez eta jai giroz beteko dira berriro inauteriak iristearekin batera. Aurten, otsailaren 12tik 17ra ospatuko dira, eta horretarako, guztientzako jardueraz beteriko egitaraua antolatu da, herritarrek egun horiez goza ditzaten.

Herriko kaleetan zehar kantatuz ibiliko dira, eta Durangoko hainbat ikastetxetako ikasleek parte hartuko dute. Jai hasiera honetan, Landako Eskola, Kurutziaga Ikastola, Jesuitak Ikastetxea, San Antonio Ikastetxea, Nevers Ikastetxea eta Durangoko Institutuko ikasleek parte hartuko dute.

Asteburua jolasari eta sormenari eskainita egongo da. Larunbatean, otsailak 14, 12:00etatik aurrera, Tabira auzoan, inauterietako mozorroetarako arropa apaintzeko eta osagarriak sortzeko tailer bat egingo da, handiek zeintxikiek jantziei beren ukitu pertsonala emateko  aukera izan dezaten. Gainera, arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara, jolas libreko guneak eta haurrentzako parke bat izango dira Landako Gunean, eta horrek leku segurua eta dibertigarria eskainiko du familiek gozatzeko. 18:30ean, Surrandis konpartsa eta hartza hiriko erdiguneko kaleetan ibiliko dira, txistulari eta musika bandek lagunduta. Ibilbidea Merkatu plazan hasiko da, eta kale hauetatik igaroko da: Astarloa, Correos, Ibaizabal (geldialdia dantza eginez), Egurrezko Zubia, Plateruen Plaza, Ermodo, Zumalakarregi, Ezkurdi Plaza (geldialdia dantza eginez), Herriko Gudarien, Josemiel Barandiaran, San Agustinalde, Barrenkalea, Andragunea, Santa Ana, Artekale eta Andra Mari (geldialdia dantza eginez). Eguraldi txarra eginez gero, ibilbidea Merkatu Plaza eta Andra Mari elizpearen artean egingo da. Eguna amaitzeko, 20:15ean Erromeria ikuskizun musikatua izango da Andra Mari elizpean, Iratzar Erromeria Taldearen eskutik.

Otsailaren 15ean, igandea, birziklatutako materialarekin musika tresnak egiteko tailerrarekin hasiko da, 12:00etatik 14:00etara, Ibaizabal parkean. Muruetatorre Auzo Elkartearekin elkarlanean antolatuta, jarduera honek aukera emango die parte hartzaileei beren tresnak sortzeko, berrerabilitako materialekin. Arratsaldean zehar, 16:00etatik 20:00etara, Landako Guneko jolas libreko guneak eta haur parkea eskuragarri egongo dira, familiek jai giroaz gozatzen jarraitu ahal izan dezaten.

Otsailaren 16an, astelehena, Landako Guneko haur parkeko eta jolas libreetako jarduerek aurrera jarraituko dute, eta bertaratzen diren guztiek gozatzeko aukera izango dute, ohiko ordutegian, 16:00etatik 20:00etara.

Eta inauteriei amaiera emateko otsailaren 17an, asteartea, 12:30ean magia ikuskizuna izango da Madalena auzoko Marsel Magoaren eskutik, Madalena Auzo Elkarteareren laguntzarekin antolatua. Eguraldi txarra eginez gero, jarduera Maristakeko ikastetxera eramango da.16:00etatik 20:00etara, jolas libreko espazioez eta haur parkeaz gozatzen jarraitu ahal izango da Landako Gunean. Gainera, 17:00etatik aurrera, Aratuste Jaialdia ospatuko da Andra Maria elizpean, inauteri festa disko festarekin Robot pertsonaiaren animazioarekin eta party gurdia Primo Bayorekin 19:00etan.

Durangoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu antolatutako jardueretan parte hartzera eta inauteriez jai giroan eta errespetuz gozatzera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top