DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ermuko Akerleik Bizkaiko Erakusleiho Onenaren Publikoaren Saria jaso du

Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako lehiaketaren webgunearen bidez lortu zuen boto gehien

Akerleiko taldeak joan den osteguneko galan jaso zuen saria

ERMUA | Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu zen ostegun honetan Retail Digital Sariak banatzeko ekitaldia. Bilboko Merkataritza Ganberaren ekimen bat da, Bizkaiko merkataritzak, ostalaritzak eta zerbitzuek berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidean egiten duten lana aitortzeko.

Retaileko, mundu digitaleko eta erakusleiho-apainketako profesionalek osatutako epaimahaiak lehiaketara zazpi kategoriatan aurkeztutako 335 hautagaitzak baliozkotu ditu, eta 21 establezimendu finalista aukeratu ditu. Horien artean izendatu ditu bosgarren edizio honetako proposamen irabazleak, Bilboko Ganberak jakinarazi duenez.

Sarituen artean Durangaldeko bat nabarmentzen da. Izan ere, Bizkaiko Erakusleiho Onenaren Publikoaren Saria Ermuko Akerlei Prestakuntza Zentroari eman zaio, eta hark lortu du boto gehien lehiaketaren webgunearen bidez.

Bilboko Merkataritza Ganberako presidente José Ignacio Zudaire izan zen Retail Digital Sarien sariak banatzeko ekitaldiko buru, eta bertan izan ziren, besteak beste, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua, Cristina Múgica Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapeneko zuzendari nagusia eta Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotzia.

Gogoratu Akerleik ere Ermuko erakusleiho onenaren saria jaso zuela 2024ko edizioan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top