Larunbatean eguerdiko 12etan elkarretaratzea egingo da eta Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari izango dira hilabete osoan zehar

ERMUA | Larunbat honetan ‘Emakumeen Nazioarteko Eguna’ izango da eta Ermuak M8a ospatzeko egitarau zabala prestatu du. Izan ere, martxoak 8a, Emakume guztien eskubideak aldarrikatzeko jardunaldia da. “Helburua gizartea sentsibilizatzea eta benetako genero-berdintasuna bultzatzea dira. Horrela, genero-desberdintasunak murrizteko eskatuko dugu beste behin. M8ak gogorarazten du, halaber, emakumeen aurkako indarkeriak, bereziki genero-indarkeria eta sexu-indarkeria, gizarte matxisten adierazpenik garratzena direla, izaera patriarkalak baitituzte”, aurreratu dute.
Udalbatzak izan zuen azken osoko bilkuran Adierazpen Instituzionala onartu zuen eta Berdintasun Sailak hile osoan zehar luzatuko den egitaraua prestatu du, hainbat jarduerarekin, eta herritarren urteroko kontzentraziorako deia egin du.
M8a ospakizun eta aldarrikapen eguna
Astelehenetik hasita bi erakusketa tematiko ikusgai daude. Lobianok ¡Cuando espabilamos! erakusketa Ermuko Emakumea Sustatzeko Zentroan. Doan bisitatu daiteke 9etatik 21etara astelehenetik ostiralera eta 9etatik 11etara larunbat eta igandeetan. Era berean, Emakumeen Topalekuak aurtengo edizioan M8ko Kartel Lehiaketara aurkeztutako lanak erakutsiko ditu.
Jabekuntza Eskolak, bestalde, martxorako eta apirilerako antolatutako tailerrekin aurrera jarraituko du.
Gaur, osteguna, kafea eta tribial feministaren partida izango dira, 17:00etatik aurrera. Baita Emakumeen Topalekuan ere. Bihar, La reina del Arga antzezlana izango dugu Ermua Antzokian, 20:30etatik aurrera. Datorren asteko ostiralean, hilak 14, Merino musika taldearen emanaldia izango dugu Antzokian, 20:30ean.
Larunbatean, martxoak 8, eguerdiko 12etan, herritarren kontzentrazioa eta lore moreen banaketa izango da M8 plazan. Arratsalde-gau partean, udal eraikinak argi morez argiztatuko dira.
Azkenik, martxoaren 21ean, larunbata, Entretejidas eta Zehar Errefuxiatuekin errezitaldi poetiko eszenikoa izango da Lobianon, 18:00etan.
Bestalde, Ermuko Koordinadora Feministak ere ekitaldiak antolatu ditu martxoaren 8rako. 13:30ean brindis feminista ibiltaria iragarri du. 15:00etan bazkaria plazan. Parte hartzeko txartelak Herga, Torrekua eta Infreñun eskaintzen dira. 17:00etan ‘Iraiak’ kontzertu akustikoa eskainiko du eta 18:30ean manifestazioa hasiko da herriko kaleetatik zehar.