Durangarrek galdu egin zuten Arabako talde indartsu eta sendo baten aurka

SASKIBALOIA | Emakumezkoen Lehen Mailako taldeak ezin izan zion Araskiri irabazi (80-58) eta Easo hartuko du hurrengo jardunaldian (larunbatean, 19:00etan). Arabarren aurkako partidan, ondo atera ziren (20-18 lehen laurdenean) eta atsedenaldira abantailarekin joan ziren (37-42). Aldageletatik igaro ondoren, etxekoak hobeak izan ziren eta abantaila txikia hartu zuten markagailuan (56-51). Zoritxarrez, azken partzialean arabarrek 24 puntu lortu zituzten eta durangarrek zazpi.
Banakako estatistikei dagokienez, Goranek 13 puntu eta 3 errebote lortu ditu, Bineta Sanek 9 puntu eta 6 errebote eta Paule Basozabalek bederatzi; eta Miren Arinek 7 puntu eta 3 errebote.