DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Emakumezkoen Tabirakok Kopako final-laurdenetan galdu du Unamunoren aurka

Igande honetan Loiola Indautxuri bisita eginez hasiko dute liga durangarrek

Durangarren porrota Kopan. ARGAZKIA: Tabirako ST
Durangarren porrota Kopan. ARGAZKIA: Tabirako ST

SASKIBALOIA | Emakumezkoen Tabirako Baqueko lehen taldeak ezin izan zion Unamunori irabazi (49-56) Kopako final-laurdenetan. Orain, igande honetan, Loiola Indautxuren aurka, Bilboko Jesuiten ikastetxean (12.15ean). Unamunoren aurkako norgehiagoka oso estua izan zen. Lehen zatian gaizki aritu ondoren, atsedenaldira 19-26ko aurkako markagailuarekin joan ziren. Aldageletatik igaro ondoren, taldea askoz hobeto sentitu zen, hobeto defendatu zuten eta askoz gehiago asmatu zuten uztaiari begira. Azken laurdenaren aurretik, berdinketa izan zen emaitza: 37 puntura. Azken partzialean, ordea, bisitariak hobeto aritu ziren eta zazpi puntugatik irabazi zuten norgehiagoka.

Gorane Urain izan zen saskiratzailerik onena, 19 punturekin (8 errebote), eta ondoren Miren Arin, hamar puntu eta zortzi erreboterekin.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top