DOT Durangaldea

Emakumezkoen Tabirakok igoerako Lauko Finala jokatuko du

Datorren asteburuan izango da Iruñean

Durangarren denboraldi bikaina. Argazkia: Tabirako ST

SASKIBALOIA | Tabirako Baqueko Emakumezkoen 1. Nazional mailako taldeak Hondarribia garaitu zuen (83-51) eta liga hirugarren postuan bukatu du, datorren asteburuan Iruñean jokatuko den Lauko Finalerako sailkatuta. Lauko Final honetako irabazleak Emakumezkoen 2. Ligara igotzeko Play Off bat jokatuko du.

Lehen laurdena irabazten hasi ondoren (22-17), bigarren partzialean abantaila handia hartu zuen eta abantaila handiarekin joan zen atsedenaldira (45-27). Aldageletatik igaro ondoren, durangarrek partida apurtu zuten behin betiko (72-40) eta azken partzialean, abantaila mantendu zuten +32ra arte. Erreboteko aldea (57 bider 32) nabarmena izan zen.

Bineta Sane izan zen saskiratzailerik onena, 20 puntu eta 5 erreboterekin, eta Maier Mardarasek eta Nerea Imazek 11 puntu lortu zituzten.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top