Durangarrak garaile 66-73 Erandio Altzaga Saskibaloiaren aurka
SASKIBALOIA | Tabirakok bere harrobia lantzen jarraitzen du. Emakumezkoen Senior Bereziko taldea Bizkaiko txapeldun bihurtu zen Erandio Altzaga Saskibaloia taldeari 66-73 irabazi ondoren.
Partida erabakigarrirako pasaportea Begoñazpiri 53-59 irabazita lortu zuten. Datorren denboraldian Bigarren Mailan lehiatuko dira durangarrak.