DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Elorrioko Elizaldeko igerilekuetako taberna kudeatzeko lizitazioa zabalik

Interesdunek 2.000 euroko gutxieneko kanona jarri beharko dute eta proposamenak aurkezteko epea martxoaren 22ra arte luzatuko da

Elizalde igerilekuak.

ELORRIO | Oraindik hilabete batzuk falta badira ere, udan Elizaldeko igerilekuetako taberna kudeatzeko lizitazioa martxan jarri du Udalak. Proposamenak aukezteko epea martxoaren 22ra arte izango da eta interesdunek 2.000 euroko gutxieneko kanona jarri beharko dute.

Aurtengo kanpoko igerilekuen denboraldia ekainak 9tik irailaren 7ra bitartean luzatuko da, eta tabernaren ordutegia 11:00etatik 20:30 bitartekoa izango da. Igerilekuek 1.400 pertsonentzako aforoa dute.

Lizitaziora aurkezten diren pertsonek tabernaren kudeaketaz gain, pleguetan igerilekuko bainu publikoak garbitzeaz arduratzeko betebeharra jasotzen da. Bestalde, Udalak bere gain hartuko du ura, argia eta gasaren gastua.

Esleipena onartzerakoan kontuan hartuko dira aurkezten direnek proposatzen duten zerbitzuaren proiektua (produktuen eskaintza eta prezioa, garbiketa programa, birziklatze programa), baliabide materialak eta lan esperientzia.

Informazio gehiago hemen

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top