Kartelaren barruan ere hainbat jarduera egingo dira asteburuan: frontoiko finalak eta azoka ekologikoa

ELORRIO | Uztailaren 4ean bezala, elorriarrek San Valentín de Berrio-Otxoa omenduko dute. Eguna txistulari kalejira batekin hasiko da, 10:00etatik aurrera, alde zaharrean. 12:00etan, meza nagusia izango da, Basilikako abesbatzak lagunduta. Ondoren, 13:00etan bazkaria egingo da, urtero bezala, kalean. Eguna amaitzeko, 20:00etan, Berrio-Otxoa abesbatzak kantaldia eskainiko du Santa Anako kaperan.
Asteburuari begira, larunbatean eta igandean, egun osoan zehar, esku pilota, pala eta frontenis txapelketen finalak jokatuko dira plazako frontoian, Hori-Hori pilota klubaren eskutik. Igande goizean ere beste ekitaldi bat izango da, Elorrixa Ekologia Taldeak antolatutako azoka ekologikoa. Nizeto Urkizu aparkalekuan zero kilometroko produktuak dituzten postuak jarriko dira.