Hiru euro balio du bakoitzak eta txartel bidez ordainduko da turismo bulegoan
ELORRIO | Herritarren, autokarabanisten eta bildumazaleen eskariei erantzunez, udalerria promozionatzeko pegatina berriak atera ditu Elorrioko Udalak. Turismo bulegoan erosi ahalko dira otsailetik aurrera.
Pegatinaren letren diseinu originala Elorriori tokikotasun berezia ematen dioten ikur eta elementuekin osatuta dago. Bi neurri eta bi kolore egongo dira aukeran, norberak gustuko duen tokian itsasteko: ibilgailuan, karpetan, koadernoan, ordenagailuan, etxetresnetan… Herriaz harro zaudela erakusteko modu ona da pegatinak ikusaraztea.
Urtarrilean turismo bulegoa itxita dagoenez, herritarrek eta kanpoko bisitariek datorren hiletik aurrera eskuratu ahalko dituzte euskarri itsasgarriak. Hiru euro balio du bakoitzak eta ordainketa txartel bidez egingo da.