Ordizian ere, 18 urtez azpiko talde elorriarrak Zarautzen aurka neurtuko ditu indarrak titulua lortzeko lehian
ERRUGBIA | Jardunaldi erabakigarria Elorrio Rugby Taldearentzat datorren larunbatean Ordizian jokatuko diren Euskal Ligako finaletan. Senior mailan Nico Martinezek zuzentzen dituen elorriarrek Uni Bilboren aurka neurtuko dituzte indarrak 13:30etatik aurrera. Neurketatik espero dugunaz hitz egin dugu entrenatzailearekin; hau da argentinarraren lehen denboraldia talde seniorra zuzentzen. Liga erregularreko lehenak, garaipena lortuz gero mailaz igotzeko aukerari uko egin dioten elorriarren segidako bigarren finala izango da.
Bestalde, 18 urtez azpiko taldeak 11:30ean jokatuko du finala Zarautzen aurka. Iker Chicharro, kapitainetako bat, eta Egoitz Berrizbeitia jokalariek finaleko gakoez hitz egin digute eta partidu erabakigarrira nola iristen diren azaldu digute.