Jabi Ugaldek eta Julen Barrutiak zuzenduta, Uribealdearen aurka neurtuko dituzte indarrak

RUGBY | Elorrio Rugby Taldeak bere potentziala erakusten jarraitzen du. Horren erakusgarri, gizonezkoen 18 urtez azpiko taldeak Euskal Ligako finalerdia jokatuko du bihar Uribealdearen aurka, 10:30ean, Arrasaten.
Bestalde, Elorrio Rugby Taldeko senior taldeak datorren larunbatean (maiatzak 25) Ordizian jokatuko duen Euskal Ligako finalean pentsatzen ari da. Bere aurkaria bihar Bilbok Getxoren aurka jokatuko duen finalerditik aterako da.