Otsailaren 6an izango da Ibone Ametzaga biologoaren eskutik

DURANGO| Otsailaren 6an hitzaldi-solasaldia egongo da durangoko Bizenta Mogel bibliotekan Ibone Ametzaga irakaslearekin.
Hitzaldian zehar, Ametzagak azalduko du zer diren ekosistemen zerbitzuak eta ze onura eta aukera eskaintzen dizkioten gizakiari. Gainera, ekosistemen kudeaketa iraunkorra bermatzeko gako batzuk zabalduko ditu, haien funtzionamendu egokia eta kontserbazioa ziurtatzeko funtsezkoak direnak.
Ekosistemak zaindu eta babestu beharreko kapital naturala dira. Beren prozesu eta funtzioen bidez, pertsonen ongizateari eta bizi-kalitateari lotutako onura ugari eskaintzen dizkigute. Naturatik zuzenean edo zeharka jasotzen ditugun onura horiei ekosistemen zerbitzuak seaten zaie. Adituek azaltzen dutenez ur garbiaren ekoizpena, polinizazioa edo basoek erregulazioan duten zeregina bezalako zerbitzuek eragin zuzena eta zeharkakoa dute gure bizi kalitatean, osasunaren, elikaduraren, ekonomiaren edot-harremanen arloetan.
Ekosistemen zerbitzuek duten garrantzia aztertzeko, Ibone Ametzaga biologoak, EHUko Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako koordinatzaileak, “Ekosistemen zerbitzuak: naturaren onurak eta aukerak” izeneko hitzaldi -solasaldia eskainiko du.
Hitzaldi-solasaldia euskaraz izango da eta Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan egingo da otsailaren 6an, ostirala, 18:30ean. Jarduera hau EHUko Kultura Zientifikoko Katedra k eta Durangoko Biblioteka antolatzen duten Zientziaren Ertzetik dibulgazio zikloaren parte da. Sarrera librea izan eduki bete arte. te. EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren TikTok kanalean ere jarraitu ahal izango da streaming bidez.
Hizlaria
Ibone Ametzaga Arregi Biologia Zientzietan doktorea da (Londreseko Imperial College) eta EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean Landare Biologia eta Ekologia sailaren irakaslea da.
Gaur egun, EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedraren koordinatzailea da.Katedra honen helburu nagusia iraunkortasunari eta ingurumen hezkuntzari buruzko ikerketa eta azterketa espezializatuak sakontzea da, diziplina anitzeko ikuspegi batetik, zientzia naturalak eta sozialak barne hartuz.


