DOPAk deitutako mobilizazioak babes handia izan du ostegun arratsalde honetan
DURANGO | DOPAk deituta – Durango Osasungintza Publikoaren Alde –, ehunka pertsona kalera atera dira DOPA osasun publikoa defendatzeko. Mobilizazioa arratsaldeko zazpietan abiatzen zen Santa Maria elizpetik eta herriko kaleak zeharkatzen zituen Ezkurdi eta Landako zeharkatuz alde zaharrera itzultzeko.
Mobilizazioaren bultzatzaileek azaldu dute Osakidetzaren egoerak okerrera egiten jarraitzen duela murrizketen ondorioz. «Ez dituzte erretiroak, lekualdatzeak, bajak edo oporrak betetzen, eta, ondorioz, zerbitzuak galtzea edo geratzen direnak hondatzea eragiten dute. Berriz, Zaldibar, Elorrio, Garai… lehen mailako arretako medikurik gabe», salatu dute.