DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ehun bat lagunek erabiltzen dituzte Durangoko leihatila adimendunak

Martxan jarri zenetik, zerbitzuak harrera ezin hobea izan du 40 saltokiren atxikipenarekin

Merkatu plaza ondoan dauden leihatilen irudia
Merkatu plaza ondoan dauden leihatilen irudia

DURANGO | Durangoko Udalak, Dendak Bai elkartearekin elkarlanean, komunikazio kanpaina berri bat abiarazi du, aurtengo maiatzean instalatu ziren leihatila adimendunen moduluen erabilera sustatzeko. Leihatila horiek estrategikoki kokatuta daude Merkatu Plazaren aurrean eta TADUren aparkalekuaren ondoan, tokiko saltokien eta herritarren arteko interakzioa modernizatzeko eta errazteko.

Leihatila adimendunak, tokiko negozioetarako baino ez direnak, guztiz doakoak dira, bai saltokientzat, bai erabiltzaileentzat. Modulu bakoitzak hainbat tamainatako kaxoiak eta armairu hoztuak ditu, kontserbazio espezifikoa behar duten produktuak behar bezala biltegiratzeko. Gainera, kudeaketa erraza eta telefono mugikorraren bidez egiteko modukoa da, eta erabilera praktikoa eta eraginkorra bermatzen du.

Martxan jarri zenetik, zerbitzuak harrera ezin hobea izan du. Orain arte, berrogei saltoki baino gehiagok eta ehun erabiltzaile inguruk egin dute bat ekimenarekin.

Saltokien eta erabiltzaileen parte-hartzea areagotzeko helburuarekin, Durangoko Udalak komunikazio integraleko estrategia bat garatu du, leihatila adimendunen zerbitzuari ikusgarritasun handiagoa emateko. Kanpaina honek publizitate-materialaren banaketa barne hartzen du, hala nola flyerrak eta informazio-erakusmahaiak, bezeroei leihatilen funtzionamendua eta abantailak azaltzen dizkietenak. Gainera, komunikazio digitalak bidali dira tokiko saltokietara, zirkular moduan. Bertan, zerbitzuaren onurak eta zerbitzua eskuratzeko beharrezko urratsak zehazten dira. Ekintza hauen helburua tokiko merkataritzaren egunerokotasunean tresna berritzaile honen erabilera sendotzea da.

Izen-ematea:

Herritarrentzat: Interesdunek honako esteka honen bidez eman dezakete izena erabiltzaile gisa: Leihatila adimendunen erregistroa.
Tokiko saltokientzat: Elkartutako negozioek zein bazkide ez direnek alta eman dezakete Dendak Bai-rekin harremanetan jarriz (Askatasun Etorbidea, 2, Durango), 946 818 142/688 738 102 telefonoen bidez, edo info@dendakbai.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
Jesica Ruiz Merkataritza zinegotziak azpimarratu duenez, “kanpaina honekin, Durangoko Udalak eta Dendak Baik tokiko merkataritzarekin dugun konpromisoa indartzen dugu, negozioak herritarrekin modu eraginkorrean lotuko dituzten irtenbide berritzaileen alde eginez. Zerbitzu hau Durangoko merkataritza-sarea modernizatzeko beste urrats bat da, egungo beharretara egokituz eta elkarreragin arin eta iraunkorra sustatuz “.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top