DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

EHEk osasungintza euskalduntzearen aldeko hitzaldia antolatu du Durangon

Jon Zarate EHUko irakasle eta ikerlaria izango da hizlarietako bat ostegun honetan

Hitzaldia ostegun honetan izango da

DURANGO | Osasungintza euskalduntzearen garrantzia mahai gaineratu asmoz, hitzaldi ziklo bat prestatu du EHEk, Aintzat eragilearekin eta Jon Zarate EHUko irakasle eta ikerlariarekin elkarlanean. Durangoko hitzaldia otsailaren 27an, ostegunez, 18:30ean izango da Ibaizabal Ikastolan.

Solasaldiko hizlariak  Intza Gurrutxaga (EHEko batzordekidea), Unai Larrinaga (Aintzateko kidea) eta Jon Zarate (EHUko irakaslea eta ikerlaria) izango dira. “Kalitatezko zerbitzua bermatze bidean, euskara ardatzera ekartzea ezinbestekoa da. Zentzu horretan, euskaldunon eskubideak errespeta daitezen, instituzioek berehalako neurriak hartu behar dituzte”, azaldu dute antolatzaileek.

“Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da. Horregatik, EAEko Osasun Itunaren eztabaidan diharduten alderdiei, sindikatuei eta eragileei euskararen gaia lehen lerrora ekartzea eta ondoko zortzi aldarriak barneratzea eskatzen diegu”, gaineratu dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top