DOT Durangaldea

Eguzkia eta goiz hotzak astea hasteko; euria asteazkenetik aurrera

Hego-mendebaldeko haizeak markatuko ditu datozen egunak Durangaldean

Eguraldi euritsuagoa asteazkenetik aurrera IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Asteburu hodeitsu eta euritsu baten ondoren, eguzkia eta bihar hotza izango dira nagusi; maximoak, berriz, leunak izango dira, hogei gradu ingurukoak. Asteazkenetik aurrera itzuliko dira euria eta eguraldi desatsegina, eta merkurioak ez du aldaketa handirik izango.

Astelehena, egonkorra

Astea eguraldi egonkorrarekin hasiko dugu. Goizean goiz hotz egingo du eta behe-lainoa sortuko da barnealdeko bailaretan. Gainerako orduean eguzkitsu egongo da barnealdean. Kostaldean egunaren lehenengo partean lainotuta egongo da behe-hodeiekin eta zaparrada batzuk egin ditzake, batez ere Gipuzkoa ekialdean; arratsaldean ostarteak irekiko dira, baina gauen lainotu eta berriro egin dezake euria. Barnealdean haizea bare egongo da goizean eta arratsaldean iparraldetik ahul joko du. Kostaldean, berriz, mendebalde/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoek gora egingo dute eta igoera nabarmenagoa izango da barnealdean.

Gaurko iragarritako eguraldia Durangaldean

Asteartea, eguzkitsua

Asteartea behe-hodeiekin eta behe-lainoarekin hasiko dugu. Goizean hodeiak desegingo dira eta giro eguzkitsua gailenduko da. Arratsaldean hegoaldetik erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak iritsiko dira eta zerua lausotuta geratuko da, zurixka. Hegoaldeko haizea nagusituko da eta barnealdean tarteka zakar joko du, batez ere egunaren bukaeran. Kostaldean arratsaldean brisa ibiliko da. Tenperatura maximoak igo eta 20 ºC  ingurukoak izango dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top