DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Eguzkia astelehen eta asteartean, hodeiak eta euria asteazkenetik aurrera

Aste honetan ez du bero handirik egingo, eta maximoak 25 gradu ingurukoak izango dira.

Durangaldean aste honetarako aurreikusitako denbora GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Aste honetan ostarte zabalak izango ditugu, bihar arte. Hala ere, iragarpenen arabera, bihartik aurrera zerua grisago egongo da eta euria egin lezake. Gainera, aste honetan ez du bero handirik egingo, maximoak 25 gradutik gorakoak izango dira, 30 gradura hurbildu gabe.

Astelehena, ostarteak

Astelehenean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Frontea igaro ondoren, ipar partean oraindik zerua hodeitsu agertuko da eta baliteke goizaldean eta goizean goiz zirimiria egitea. Baina, oro har, gainerako orduetan Kantauri isurialdean ostarteak agertuko dira eta Mediterraneo isurialdean giroa eguzkitsua izango da. Goizetik aurrera ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea bizi ibiliko da. Tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute, pixka bat igo daitezke.

Martitzena, eguzkitsua

Asteartean giroa eguzkitsua izango da eta tenperaturak gora egingo du. Uda beteko giroa eta zerua ia oskarbi egongo da egunaren zati handi batean, arratsaldeak aurrera egin ahala mendebaldetik hodeiak ugarituz joango dira. Egunean zehar tarteka behe-hodeiak ager daitezke kostaldetik gertu. Eguerditik aurrera brisa altxatuko du eta arratsaldean ipar-ekialdeko haizea indartuz joango da. Tenperatura maximoak 25-26 ºC ingurukoak izango dira kostaldetik gertu, eta 30 ºC-koak Araba eta Nafarroa hegoaldean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top