Maximoak hamar gradutik gorakoak izan daitezke gaur
EGURALDIA | Ostegunean haizeak hegoaldetik joko du eta eguneko tenperaturak zertxobait epelduko ditu, maximoak 10etik gora kokatuko direlarik. Tenperatura minimoak oraindik hotzak izango dira eta barnealdean izotza egingo du. Eguraldi eguzkitsua, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin, batez ere eguerditik aurrera.