Maximoak 28 gradura iritsiko dira Durangaldean
EGURALDIA | Eguraldi eguzkitsua eta udaberriko tenperatura ostegunerako. Eguna hasteko, behe-lainoa izango dugu barnealdean eta behe-hodeien hondarrak, baina gainerako orduetan eguzkitsua izango da, goi-hodei batzuk egon arren. Arratsaldetik aurrera hodei trinkoagoak agertuko dira. Goizean hegoaldeko haizea ibiliko da eta maximoak nabarmen igoko dira, 25 gradu ingurura iritsiz. Erdialdeko orduetan kostaldean brisa ibiliko da eta arratsaldean haizeak iparraldera egingo du barnealdean ere.