Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango

EGURALDIA | Pixkanaka egoera egonkortzen ari da. Goizean eta arratsaldeko lehen orduetan zaparrada batzuk bota ditzake. Hala ere, orduak aurrera joan ahala, zaparradak atertu eta hodeiak gutxituz joango dira; arratsaldean ostarte zabalak irekiko dira. Haizeak mendebaldetik ipar-mendebaldera joko du eta tenperatura maximoek ez dute aldaketa handirik izango.
