Castaños anaiak irabazle izan ziren 1981ean inauguratu zen txapelketaren 40. edizioan

CESTA PUNTA | Irailaren 6tik urriaren 11ra Durangoko San Fausto Nazioarteko Zesta Punta Txapelketa historikoaren edizio berri bat ospatuko da.
Aurtengoa edizio berezia da, txapelketa honen 40. edizioa izango baita. 1981ean inauguratu zen, “Peña Ezkurdi” elkarteak antolatutako txapelketa. Gaur egun elkarte honek Durango Jai Alai zesta punta elkartearekin elkarlanean aritzen da. Lehenengo edizio hura Castaños anaia durangarrek irabazi zuten, AEBko frontoietan ibilbide profesional arrakastatsua izan zutenak, eta Juanpe Castaños aurrelariak zesta punta profesionaleko munduko txapelketa ere irabazi zuen bi aldiz, Elizegi durangarrarekin batera, 90eko hamarkadan.
Esan behar da urte askotan eskola arteko txapelketa hau erreferente bat izan dela etorkizun handidun pilotari gazteak aurkezteko orduan eta bere palmaresean gero puntako profesionalak izan ziren pilotariak dituela, hala nola Rekalde, Azpiri, Iruta, Solozabal, Duke Hernández, Imanol López, Aritz Erkiaga, Erik etabar.
Txapelketa 3 kategoriatan jokatuko da: neskak; gazteak; 25 urtez azpikoak. Zesta puntako kluben arteko lehiaketa da, eta elkarte bakoitzak bere pilotari onenekin hautaketa bat egingo du, txapelketa irabazi ahal izateko. Guztira 18 kirol taldek parte hartuko dute, gehienak Hegoaldekoak, baina Bartzelonako Iparralde, Frantzia (Paue eta Hossegor) eta Mexiko Hiriko TANIA pilotariak ere aurkeztu dira.
Txapelketa larunbatero jokatuko da, 18:00etatik aurrera eta igandetan, 10:30ean hasita, eta kanporaketa formatua izango du. Pilotarien maila oso altua izango da eta giro bikaina eta partida entretenigarriak espero dira. Bestalde, irabazleen artean 1.500 € banatuko dira saritan.
1981az geroztik, Markina da klubik sarituena, eta txapel bakarrarera jarraitzen diote, bai Gasteiz eta bai Berriatuak, zeinak aurten txapeldunen txapelduna berdintzen saiatuko dira.
Zesta-puntako txapelketarik zaharrenaren 40. edizioaren inaugurazioa dela eta, Durango Jai Alai Klubak hainbat ekitaldi antolatu ditu lehiaketaren lehen egunean. Ezkurdi plazan, aire librean, animatzen den orok jaurtiketak egin ahal izango ditu pilotaren abiadura neurtuz, eta hainbat joko eta sorpresa, hurbiltzen diren txikienek eta ez hain txikiek ere gozatu ahal izango dituztenak.