Datorren ekainaren batean tailerrak antolatu dituzte eta topaketa hilaren 8an izango da.
DURANGO | Inurri Eskaut Taldeak 40 urte betetzen ditu. «Badirudi atzo sortu zela taldea, baina berrogei urte eman ditugu ereiten mundu hobea eraikitzeko», azaldu dute taldekideek.
Horretarako, bi egunetan banatuko den programazioa prestatu dute. Datorren ekainaren 1ean hainbat tailer antolatu dituzte herriarentzat eta 8an “ospakizun handi” bat egingo dute Inurri familia osoak eguna pasatzeko.