DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko eraikin berri baten okupazioa iragarri du Kaletik Gaztetxera mugimenduak

Eraikina Montorreta kaleko 8. zenbakian dago, antzinako marmolgintza batean

Montorreta kalean okupatutako eraikuntzaren irudia

DURANGO | Abenduaren hasieran hartu zuen Kaletik Gaztetxera mugimenduak udaletxe aurrean zegoen postetxea, Gaztetxe bihurtzeko asmoz. Abenduaren 10ean jarri zuen salaketa Durangoko Udalak, eta handik egun batzuetara, 15ean, eraikina hustu zuten.

Hainbat hilabeteren ostean, okupazio berri bat iragarri dute, oraingo honetan Montorreta kaleko 8. zenbakian, Argintza marmoldegi zaharrean. “Denbora luzez aritu gara asanbladatik gaztetxe baten beharra aldarrikatzen eta gaia erdigunean jartzen. Correosen eraikinetik bota ondoren, gazte durangarrok indar handia erakutsi genuen. Guk gazteen interesen alde borrokatzen jarraituko dugu “, nabarmendu dute okupazio berria iragarri ostean.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top