DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko Azokaren 59. edizioan standak eskatzeko izen-ematea zabalik

Izena emateko epea irailaren 30ean amaituko da

Irailaren 30ean amaituko da
Irailaren 30ean amaituko da

DURANGO | Durangoko Azokaren 59. edizioa abenduaren 5etik 8ra egingo da, eta dagoeneko martxan dago standak eskatzeko izen-ematea. Argitaletxeek, diskoetxeek, ekoizleek, elkarteek, erakundeek, banatzaileek eta autoekoizleek durangokoazoka.eus webgunearen bidez egin beharko dute eskaera. Epea irailaren 30ean amaituko da.

Horrela, dagoeneko hasi dira 59. Azokaren prestaketa lanak. Standak eskatzeaz gain, laster irekiko dira programarako proposamenak aurkezteko eta Ikasle Goizan parte hartzeko izen-emateak. Aurrerago emango da horren berri.

Lau egunez, Durango euskal kulturaren topagune izango da. Landakon jarriko dira ikusgai nobedade guztiak eta, hainbat gunetan, kulturzaleek gertutik ezagutu ahal izango dituzte artistek aurkeztutako lanak. Gainera, hitzaldi, mahai-inguru eta tailerretan parte hartu ahal izango dute.

Abenduaren 5etik 8ra, lau jardunaldi ditugu zain kulturaz gozatzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top