Interesatuek azaroaren 13a baino lehen eman behar dute izena Anbotoko bazkarirako
DURANGO | Asteburu honetan 1969an jaiotako kintada bilduko bada, hurrengo astean, azaroaren 13an, 1949an jaiotakoen txanda izango da, 75 urte beteko baitituzte aurten, 1970eko bostenak “soldaduskara joateko taillatu gintuztenean”, azaldu dute. 50 urte bete zituztenerako kamiseta bat egin bazuten, aurten zapi batzuk diseinatu dituzte, eta bertaratutako guztiek eramango dituzte Anboto tabernan egingo den bazkarira.
Goienkale tabernan azaroaren 13a baino lehen izena ematera joan nahi duten guztiak animatzen dituzte.