Interesdunek euren hautagaitza Lanbideko enplegu-atariaren bidez aurkeztu dezakete

DURANGO | Tabirako igerilekuetako mantentze-lanetako Ofizial postua betetzeko hautaketa-prozesua martxan dago. Deialdi hau udalaren konpromisoaren baitan kokatzen da, kalitatezko enplegu publikoa sustatzeko eta herriko kirol-zerbitzuen funtzionamendu egokia bermatzeko asmoz.
Eskainitako postua lan-kontratudunen lanpostu bati dagokio, eta baldintza nagusien artean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo baliokidea izatea, eta euskararen PL1 hizkuntza-profila egiaztatzea, hau da, B1 mailaren baliokidea eskatzen da.
Hautaketa-prozesua merezimendu profesional, akademiko eta etengabeko prestakuntzaren balorazioaren bidez egingo da eta gehienez 100 puntu eskuratu ahal izango dira. Horrez gain, merezimendu fasean puntuaziorik altuena lortzen duten sei hautagaiek elkarrizketara egitara pasako dira.
Merezimendu gisa kontuan hartuko dira mantenimendu-lanetan izandako esperientzia, bereziki igerilekuetan egindakoa, baita lanpostuarekin lotutako titulazio profesionalak eta egiaztatutako prestakuntza osagarria ere. Gaitasun digitalen ziurtagiriak, hala nola IT Txartela, ere aintzat hartuko da.
Azpimarratzekoa da igerilekuetan izandako esperientziak puntuazio altuagoa ematen duela, hilabete bakoitzeko puntu 1 jasoz, beste mantentze-arlo batzuetan hilabete bakoitzeko 0,5 edo 0,25 puntu ematen diren bitartean. Era berean, prestakuntza atalean azken hamar urteetan egindako ikastaroak baloratuko dira soilik, salbuespen bakarra 150 ordutik gorako ikastaroek osatzen dutelarik, horiek edozein datatan eginda ere baloratuko baitira.
Interesdunek informazio osoa kontsultatu eta izena eman dezakete Lanbideko enplegu-atariaren bidez, esteka honetan.