DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok saneamendu-sarea optimizatuko du Ermodo eta Trenbide arteko bidegurutzean

Hobekuntza horiek bi asteko epean egingo dira, eta 23.000 euroko aurrekontua dute

Hobekuntza horiek bi asteko epean egingo dira

DURANGO | Aste honetatik aurrera, hobekuntza-lanak egingo dira Ermodo eta Trenbide kaleen arteko bidegurutzean, inguruko saneamendu-sarean maiz gertatzen diren matxurak eta buxadurak konpontzeko.

Jarduketen barruan sartuko dira hondakin-uren bi kutxatila konpontzea eta hodi-zati bat ordeztea. Gainera, zaharkiturik geratu den edateko uraren hodi zahar bat kenduko da zerbitzutik. Hobekuntza horiek bi asteko epean egingo dira, eta 23.000 euroko aurrekontua dute. Azpiegituren funtzionamendua optimizatzea eta etorkizuneko arazoak saihestea dute helburu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top