Eskuahaldunak eskultore elkarteak antolatuta, hitzordua Arkotxa kaleko bere lokalean izango da
DURANGO | Eskuahaldunetako kideek omenaldia egingo diete bihar, larunbata, Durangon hil berri diren Juan Chiilda eta Jose Zugasti eskultoreei, Euskal Herriko Eskultoreen Elkarteko kideak izandakoak. “Beren ibilbide artistikoa errepasatuko dugu”, adierazi dute elkartetik.
Gogoratu behar da eskultoreen elkarteak igandera arte zabalik izango duela erakusketa bat Arkotxa kaleko 8. zenbakian, non 85 artistaren 150 eskultura ikus daitezkeen. «Interesa duen jendeak ere erosi ahal izango ditu eskulturak, eta ikusgai egongo dira 10:00etatik 20:00etara, ostiraletik igandera eta datorren astetik aurrera, asteartetik larunbatera, arratsaldez eta larunbat goizez», azaldu dute antolatzaileek.