DOT Durangaldea

Durangok ekainean ireki nahi du Larrasoloetako aparkaleku berria

Lanak hilabete batzuetako atzerapenarekin doaz eta maiatzean amaitzea aurreikusten da

Aparkaleku berriko obren irudia.

DURANGO | Larrasoloetako aparkalekuaren obrak azken fasean sartu dira. Joan den abenduan lanak hasi zirenetik, Durangoko Udalak bultzatutako proiektuak aurrera jarraitzen du, baina atzerapenarekin, hasiera batean martxorako iragarri baitzen irekiera. Udal iturriek DOTi baieztatu diotenez, uda hasierarekin batera martxan jartzea da orain asmoa.

Gaur egungo kronogramaren arabera, zorua jartzeko, seinaleztapen eta argiztapen lanak maiatzean amaituko dira. Aurreikuspen horiek betetzen badira, gune berria ekainean irekiko dute, inguruko bizilagunentzat aparkatze-konponbide garrantzitsua eskainiz. Juan de Itziar auzoak hilabeteak daramatza aparkaleku asko kendu dituzten obrak jasaten. Birjinosteko urbanizazio berriko lan batzuk (San Frantzisko edo Santasusanoste kaleetakoak) amaitzen ari diren arren, bizilagunek hiru hilabete baino gehiago itxoin beharko dituzte aparkaleku berria erabili ahal izateko. Egoera honek nekatu egin ditu auzokide asko.

90 aparkaleku baino gehiago

Proiektuak 320.000 euro inguruko aurrekontua du, eta kaltetutako lur-sail bat aparkaleku moderno eta funtzional bihurtuko du. Jarduera honi esker, 90 partzelatik gora egokituko dira.

Pauso hau ezinbestekoa da Antso Estegiz kaleko urbanizazioaren bigarren faseari ekin aurretik; izan ere, obra horiek hasten direnean, inguruko beste 56 aparkaleku kenduko baitira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top